Atxilotu dute unitate elektrogeno bat lapurtzea, dokumentuak faltsutzea eta su-armak zilegi ez den moduan edukitzea leporatuta

Ertzainek 42 urteko gizonezko bat atxilotu zuten joan den ostiralean Getarian, 15.000 euroko balioko unitate elektrogeno bat lapurtzeagatik. Bestalde, arrastatuak duen pabiloi batean 26 ibilgailu aurkitu zituzten, horietako batzuek faltsifikatuta zuten bastidore-zenbakia, eta, dirudienez, zilegi ez den moduan eskuratutakoak ziren. Horrez gainera, bi su-arma, taser pistola bat, munizioa eta jatorri iluneko diru-kopuru esanguratsua ere aurkitu zituzten.

Pertsona hori atxilotzea ekarri duen ikerketa apirilaren erdialdean jarri zuten abian, Gipuzkoako Aduna udalerriko obra batean erabiltzen ari ziren unitate elektrogeno baten lapurreta salatu ondoren. Hiru tona pisatzen dituen generadore hori lapurtzeko, barrutiko hesietako giltzarrapoak behartu zituzten eta garabi-kamioi bat erabili behar izan zuten jaso eta garraiatu ahal izateko.

Gaiaz arduratu ziren agenteek ustezko lapurra identifikatzeko ikerketari ekin zioten, eta ikerketa horien ondorioz obratan dagoen Getariako baserri batean kokatu zuten susmagarria. Jabetzaren inguruak ikuskatu ondoren, susmagarriak unitate elektrogenoa garraiatzeko erabili ahal izan zuen kamioia aurkitu zuten agenteek, eta inguruan, zuhaizti batean, olana baten azpian, aurkitu zuten unitate elektrogenoa bera.

LEE TAMBIÉN:  Mungia: Dos jóvenes detenidos por dar una brutal paliza a otro en la puerta de un bar

Bestalde, baserri barruan dagoen pabiloi batean hainbat ibilgailu aurkitu zituzten agenteek. Epailearen agindua eskuratu ondoren, pabiloia miatu zuten, eta ibilgailuetako batzuek bastidore-zenbakiak faltsifikatuta zituztela egiaztatu ahal izan zuten. Era berean, bertan aparkatuta zegoen motozikleta baten atzeko kutxan bi su-arma eta horientzako munizioak, eta, plastiko gardenean bilduta, billete-sorta bat, hamar bat mila euro, aurkitu zituzten. Dirua konfiskatu egin zioten jatorri ilunekoa izan daitekeenez.

Horren guztiaren aurrean, atxilotu egin zuten unitate elektrogenoaren ustezko lapurra, eta faltsifikazio-delitua ere leporatu diote ibilgailuen bastidore-zenbakiak manipulatzeagatik, bai eta armak zilegi ez den moduan edukitzea ere.

Gizonezkoa arrastatu ondoren egindako miaketetan armen munizio ugari, eskuburdinak, taser pistola bat… ere aurkitu zituzten, eta, horrez gainera, egiaztatu ahal izan zuten bertan aurkitu zituzten eta, dirudienez, saltzeko ziren 26 autoetako batzuen egoera irregularra zela, eta Europako hainbat herrialdetan lapurtutakoak zirela.

LEE TAMBIÉN:  EN DIRECTO. AUDIO Y VÍDEO. Raúl González Zorrilla: "Zapatero es un traidor absoluto"

Polizia-egoitzan dagozkion eginbideak izapidetu ondoren, arrastatua epailearengana eraman zuten. Oraingoz ikerketa zabalik dago gainerako autoen jatorria argitu ahal izateko.

         

EN DIRECTO | VÍDEOS | AUDIOS | EXCLUSIVAS | ENTREVISTAS | REPORTAJES

Publica tu comentario

Te invitamos a publicar tu opinión sobre este contenido. El sistema de comentarios es ofrecido por Facebook y funciona bajo sus condiciones de servicio.