Atxilotuak bi bizikleta elektriko lapurtu nahian ari zirela Bilbon

Ertzaintzako agenteek bi adingabe atxilotu zituzten atzo, asteartea, arratsaldeko azkeneko orduan, Bilbon, ainguratuta zeuden lekutik lapurtu zituzten bi udal-bizikleta elektrikotan ihesi zihoazela.

Atzo iluntzeko zortziak aldera, Trenbideko Etorbidean zaintza lanetan ari ziren Bilboko Ertzain-etxeko agenteei pertsona batek jakinarazi zien gazte batzuk ikusi zituela bizikleta elektrikoak ainguratzeko hantxe bertan egokitutako lekutik bi udal-bizikleta indarrez hartzen eta bizikletak hartuta ihes egiten.


Herritarren segurtasunerako patruila batek atzetik jarraitu zien lekukoak esandako norabidea jarraituz, eta handik laster aurkitu zituen hiru gazte bi bizikletaren gainean zihoazela. Polizia ikusi zutenean, batek alde egin zuen, baina beste bi susmagarriak, 17 urtekoak, harrapatu egin zituzten.

Beharrezko egiaztapenak egin ondoren, bi adingabeak atxilotu eta polizia-egoitzara eraman zituzten, epailearen aurrera eraman aurretik beharrezko izapideak egitera.

         

EN DIRECTO | VÍDEOS | AUDIOS | EXCLUSIVAS | ENTREVISTAS | REPORTAJES

Publica tu comentario

Te invitamos a publicar tu opinión sobre este contenido. El sistema de comentarios es ofrecido por Facebook y funciona bajo sus condiciones de servicio.