BIDEOA. Behin betiko azterketa informatiboak esango du zein den aukerarik onena Euskadi eta Nafarroaren arteko trenbide lotura egiteko

Gaur eguerdian instituzioek (Sustapen Ministerioa, Nafarroako Gobernua eta Eusko jaurlaritza) eginiko aurkezpenaren ostean eta Iruña-Euskal Y lotzeko dauden bi bideen azterketa informatiboaren aurrerapenarekin, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak argitu du azterketa informatiboak esango duela zein den aukerarik onena Euskadi eta Nafarroaren arteko lotura egiteko honenbestez oraindik ezin du Eusko jaurlaritzak Ezkio-Itsasoko lotura alde batera utzi. Gainera azpimarratu du inplikatutako instituzioek bi bideak modu zorrotzean eta xehetasunez garatu behar dituztela, irizpide ekonomikoa, ingurumen-geoteknikoa eta trenbide-funtzionaltasun kontutan hartuz.

Sailburuak Atlantiko-Mediterraneo korredorearen garrantzia azpimarratu du, Ministerioak berak Oinarrizko Sare izendatuta duena, Europa zeharkatzen duen sarearen zati delako. Tapiaren iritziz bi korredoreen arteko lotunea zalantzarik gabe Iruñean egin behar da, eta alde batera utzi behar dira, bete betean Errioxar Araban eragina izango duen, Logroño-Miranda bezalako aukerak.

Sailburuak gogorarazi du prestazio handiko konexio bat izatearen garrantzia, lehentasuna emanez bai merkantziak garraiatzeri baita bidaiarientzat zerbitzua bermatzeari ere. Edonola ere, hiru erakundeen artean sinatuta dagoen protokoloak erabaki adostua eskatzen du, ondoren definituko den azterketa informatuboaren ko- zuzendaritzari dagokionean.

LEE TAMBIÉN:  Detenida una cuidadora en San Sebastián por robar a la familia para la que trabajaba

Azkenik, Arantxa Tapiak balioan jarri ditu Euskal Yren inguruan ematen diren aurrerapausoak, baita lau hiriburuak trenbidez lotzeko eta Europarekin konektibitatea hobetzeko aukera.

EN DIRECTO | VÍDEOS | AUDIOS | EXCLUSIVAS | ENTREVISTAS | REPORTAJES