BIDEOA. Ogasun eta Ekonomia sailak 50,8 milloi euroko aurrekontua izango du 2018an

Ogasun eta Ekonomia Sailak 50,8 milioi euroko aurrekontua izango du datorren urterako. 2017aren aldean, 1.928.000 euroko gehikuntza erregistratzen du, %3,9.

Ogasun eta Ekonomia Sailaren gastuaren zatirik handiena egitura-izaerakoa da. Langileen gastua, sailkapen ekonomikoan lehena, 519.400 euro igo da %1,5eko ordainsari-gehikuntzagatik, Gizarte Segurantzaren kotizazioen oinarriengatik eta langileen aseguruen sarien gehikuntzagatik.

Funtzionamendu-gastuak %7 gehitu dira joan den urtearen aldean eta transferentzia eta diru-laguntzen kasuan, %2,6ko gehikuntzarekin, nabarmena da EUSTATen jardueraren finantzaketa.

EN DIRECTO | VÍDEOS | AUDIOS | EXCLUSIVAS | ENTREVISTAS | REPORTAJES