Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Irunen dokumentuak faltsutzearen delitua leporatuta

Atzo goizeko hamaika eta erdiak aldera, Gipuzkoako Trafikoko Unitateko patruila batek AP-8an, Irunen, zihoan kamioi bat geldiarazi zuten, erregaia isurtzen ari zela eta. Agenteek dagokion dokumentazioa eskatu zioten gidariari, eta anomaliak hauteman zituzten.

Gidariak agenteei emandako gidabaimena berez gidabaimena berritzeko Portugalen egindako agiri bat zen, eta lanbiderako gaitasun agiria eskatu ziotenean gero egiaztatu ahal izan zutenez faltsututa zegoen agiri bat eman zien. Horren aurrean, atxilotu egin zuten kamioi-gidaria, eta polizia-egoitzara eraman zuten beharrezko izapideak egin eta, ondoren, epailearen aurrera eramateko.

         

EN DIRECTO | VÍDEOS | AUDIOS | EXCLUSIVAS | ENTREVISTAS | REPORTAJES