Etxe batean lapurreta egiteko asmotan harrapatu dituzte Bilbon

Ertzaintzako agenteek 23 eta 21 urteko bi gizonezko atxilotu dituzte gaur, astelehena, goizaldean, Bilbon, etxe batean sartu nahian zebiltzala. Palanketa bat eta ateak zabaltzeko erabili ohi den plastiko bat atzeman dizkiete.
Goizaldeko ordu bi eta erdiak aldera, Ertzaintzara deitu dute pertsona bat Abandoko higiezin bateko etxebizitza batean sartu nahian zebilela esanez. Inguruan zaintza-lanetan ari zen herritarren segurtasunerako patruila bat esandako lekura hurbildu da, eta berriemaileak esandako portalean gazte bat ikusi du zelatan. Polizia ikustean, beste gizonezko batekin batera portaletik atera da, eta biak presaka abiatu dira handik aldendu nahian.
Agenteek geldiarazi egin dituzte bi susmagarriak, eta identifikatu ondoren palanketa bat eta delitugileek ateak zabaltzeko erabili ohi duten plastiko bat aurkitu dizkiete. Lehenengo solairuko ate batek palankaz manipulatu izanaren zantzuak eta sarrailan kalteak zituela ikusita, biak atxilotu dituzte indarra erabiliz lapurreta egitearen delitua leporatuta.
Arrastatuak polizia-egoitzara eraman dituzte dagozkion eginbideak egiteko, epailearen aurrera eraman baino lehen.

         

EN DIRECTO | VÍDEOS | AUDIOS | EXCLUSIVAS | ENTREVISTAS | REPORTAJES