Bi adingabe atxilotu dituzte indarkeria erabiliz lapurreta egiteagatik Gasteizen

Atzo arratsaldeko bostak aldera, gazte bat Ertzaintzarekin harremanetan jarri zen apur bat lehenago, Arabako hiriburuko Aranbizkarra auzoan zebilela, lapurreta egin ziotela salatzeko. Dirudienez, kalean bi pertsona inguratu zitzaizkion eta jo egin zuten diru-zorroa eta berekin zeramatzan beste objektu pertsonal batzuk kentzeko.

Inguruan zaintza-lanetan ari zen Gasteizko Ertzain-etxeko herritarren babeserako patruila bat berehala hurbildu zen erasoa gertatu zen lekura, eta biktimarekin harremanetan jarri ondoren lapurrek norantz alde egin zuten jakin ahal izan zuen. Agenteek esandako ingurua miatu zuten eta handik laster aurkitu zituzten eta identifikatu zituzten susmagarriak. Erasoan eta lapurretan parte hartu zutela egiaztatu ondoren, bi gazteak atxilotu egin zituzten indarkeria erabiliz lapurreta egitea leporatuta. Bi arrastatuak adingabeak dira, eta polizia-egoitzara eraman zituzten beharrezko izapideak egitera.

LEE TAMBIÉN:  Vecinos de Orio piden a Bidegi poder acceder desde el peaje de la localidad a la AP-8 en sentido a Bilbao

ETIQUETAS: , , , ,


Publica tu comentario

Te invitamos a publicar tu opinión sobre esta noticia. El sistema de comentarios es ofrecido por Facebook y funciona bajo sus condiciones de servicio.


     

Contacto - Aviso legal - Privacidad y protección de datos
© 2016-2018. Todos los derechos reservados