BIDEOA. Eusko Jaurlaritzak kanpo-sarea sustatzeko bulegoa irekiko du Milanen

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura departamentuak 2020 Enpresa Nazioartekotzeko Plana aurkeztu du euskal enpresen nazioarteko aktibitatea laguntzeko tresna gisa eta geroz eta irekiagoa den ekonomia indartzen laguntzeko.

2017-2020 Enpresa Nazioartekotzeko Plana Eusko Jaurlaritzak nazioartekotzearen ikuspegi berezia jasotzeko abian jarritako bigarren plana da; elementu hori Euskal Industria Politikaren lehentasunezko palanketako bat dela ulertzen da, industria-egituraren hazkundeari, lehiakortasunari eta eraldaketari egiten dion ekarpenagatik.

2014-2016 plana nazioarteko merkataritza hazteko eta krisi ekonomikoak zekartzan zailtasunei irtenbideak aurkitzeko tresna eta gida zen; 2017-2020ko planaren helburua politikak, programak, laguntza-zerbitzuak, finantza-tresnak, ekimenak eta baliabideak sendotzea da, kanpo-sarea, erakunde integratuagoa eta balio erantsiko zerbitzuen indartzea sustatuz.

Plana 2020 Euskadiko Plangintza Estrategikoaren barruan dago, eta Euskadi Basque Country Nazioartekotze Estrategiaren elementu nagusietako bat da.

Nazioartekotze-politiken plangintza berritu hori, gainera, Euskadin enpresa-nazioartekotzearen egoeraren diagnostikoak enpresa esportatzaile erregularrak, azken 4 urtean, % 16 hazi direla eta esportatzaile handiak (>50m€) % 18 hazi direla erakusten duen unean heldu da.

BTIn Plan berriaren apustu izateko sortu da, eta helburu nagusi du Eusko Jaurlaritzak eremu horretan dituen gaitasunak eta aktiboak integratu eta sendotzea eta, horrela, bere ekintzaren eraginkortasuna, kalitatea eta irismena sendotzea. Horrela, ezabatu egiten da nazioartekotze-programen eta -zerbitzuen arteko banaketa funtzionala, eta enpresen behar zehatzagoetara egokitzapen handiagoa eskaintzen da.

Spri Taldean sartuta, BTIn-k, 2018an, 22M€-ko aurrekontua eta 30 profesionalen langile-zuzkidura kudeatuko ditu egoitza nagusian, Kanpo Sareko 19 profesionalen laguntzarekin.

BTIn sortzeak ez dakar aldaketarik nazioartekotzearen arloko akordioetarako eta erakundeen arteko koordinazioaren filosofiarako; izan ere, berretsi egiten du Gobernuak Basque Consortium-en alde koordinaziorako oinarrizko tresna gisa egiten duen apustua. BTIk, gainera, dinamizazioa hartu nahi du bere gain, gaitasunetan, ezagutzan eta arintasunean sendotzeko aukeratik abiatuta.

LEE TAMBIÉN:  ENTREVISTA. Ismael García: "Pelearé en Bilbao para amargar la fiesta a Jon Fernández y sus seguidores"

Merkatu globalaren analisiak euskal enpresentzako herrialde interesgarrienak zein diren zehazten du, eta Planak zehazten ditu dagoeneko zein izango diren lehentasunezko herrialdeak datozen urteotan.

Gure nazioartekotzerako, enpresek ezinbestean izan behar dituzte interes-merkatuetan zerbitzu emango dieten bulegoak; beraz, datorren ekainean merkataritza-bulego berria irekiko da Milanen.

Asteburu honetan, Eusko Jaurlaritzak Italian izango duen bulego horren zuzendaritza-lanez arduratuko den pertsona kontratatzeko hautaketa-iragarkia argitaratu da. Milango bulego hori irekitzen denean, kanpo-sareak 17 bulego izango ditu.

Italiako industria, eremu askotan, Euskadikoaren antzekoa da, eta puntako zenbait sektoretan sinergietarako aukera dakar, besteak beste, Aeronautikan, Biotechen, Manufaktura Aurreratuan, Robotikan eta Energian; sektore horiek, gainera, euskal industria-politikaren RIS3 politikan sartzen dira. Elikadurak, halaber, aukera ugari izan ditzake; izan ere, Italia lehengaiaren inportatzaile handia da.

Gaur egun, Italian 37 enpresa daude finkatuta, eta, zalantzarik gabe, etorkizunean negozio-aukerak dituen herrialdea da.

Oraintsu, Euskadirentzat 47 herrialderen interesa aztertzen ari zen SPRIko Nazioarte Sailak egin duen azterlan batean (2017ko otsaila), Italia 9. postuan zegoen, eta, hurbileko merkatu gisa, intereseko lekua da, euskal esportazioetarako eta merkataritzan sartzeko edo bertan finkatzeko, bai eta inbertsioetarako eragile posiblea ere.

ETIQUETAS: , , , , , ,


Publica tu comentario

Te invitamos a publicar tu opinión sobre esta noticia. El sistema de comentarios es ofrecido por Facebook y funciona bajo sus condiciones de servicio.


     

Contacto - Aviso legal - Privacidad y protección de datos
© 2016-2018. Todos los derechos reservados