BIDEOA. Osakidetzaren beste inbertsio bat Araba ESIko Erradiodiagnostiko zerbitzurako

Jon Darpón Sailburuak eta Maria Jesús Múgicak Osakidetzako Zuzendari nagusiak, AUO Txagorritxun, Araba ESIko Erradiodiagnostiko zerbitzurako duela gutxi erositako ekipamendu berria bisitatu dute.

Bisita horretan, Eusko Jaurlaritzako Sailburuak honako hau azpimarratu du: “Araban egin den inbertsio berri honek ahalbideratuko du Osakidetzak arabarrei eskaintzen dien arreta hobetzen jarraitzea. Horretaz gain, eskuratutako ekipo berriekin aurrera egiten dugu pazientearen segurtasunaren hobekuntzan, eta horixe da, hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzako lehentasunezko lerro estrategikoetako bat arreta sanitarioaren alorrean”. Testuinguru honetan kokatzen da Osasun Saileko erronka, teknologia berrien inbertsioan arabarren osasunaren zerbitzura jartzeko, Osakidetzako teknologia berritze eta mantentzean.

Eusko Jaurlaritzak 1.100.000 euroko inbertsioa egin du Araba ESIko erradiodiagnostiko zerbitzuko ekipamenduan, eskaner berri bat eskuratzera zuzendua edo azken sorrerako OTAra (ordenagailu bidezko tomografia axial), tomosintesisdun mamografo digital zuzenera, edo zuzeneko erradiologia digitaleko gela batera.

Eskaner berriak pazienteari egindako miaketa bakoitzean erradiazio dosia laurdenera jaistea ahalbideratzen du. Eskuratze berri honekin, Arabako ESIk lau eskaner izango ditu, eta horietatik hiru azken sorrerakoak izango dira. Tresna horiek automatizatutako erremintak dituzte bai irudiak lortzeko, baita prozesatu osterako, emandako erradiazioa txikitzea ahalbideratzen duena, hau bereziki sentikorra da paziente onkologiko eta pediatrikoetan. Eskaner berriaren urteko jarduera batez beste 9.000 pazientekoa izatera iritsiko da.

OTA berri honen teknologia aurreratua organo osoen perfusioa egitea ahalbideratzen du (ICTUS kasuetan burmuina sartuko da) kolonoskopia birtualak egitea eta ikasketa abdominalak, aurretik enemak, libratzaile, ahozko kontrastea eman behar izan gabe Ikerketa baskular eta bihotzeko aurreratua egitea ere ahalbideratzen du, litiasi urologikoak karakterizatzea zain barneko kontraste iododuna eman behar izan gabe.

Segurtasunaz gain, eskaner berriaren beste ezaugarrietako bat zera da: 10 segundutan gorputz osoaren arakatzea egiteko gai izatea, bertute ezin garrantzitsuagoa larrialdietako pazienteez ari garenean.

LEE TAMBIÉN:  El luchador de Vitoria Alex Rodríguez se asegura estar en el podio del Campeonato de Europa de kickboxing

2017ko abenduan, gainera, tomosintesisdun mamografo digital zuzena jarri zen, teknologia hori duen Arabako lehendabizikoa eta bakarra. Tomosintesisak irudiak ohiko modu konbentzionalean lortzeari (2D) gehitzen dio irudiak 3Dn lortzeko aukera, bularreko patologia erradiologiakoaren azterketan zehaztasun handiagoa lortzen du. 2D eta 3D azterketa osoa 8 segundu baino gutxiagotan egiten da, eta informazioa osoa 5 segundu baino gutxiagotan prozesatzen da; diagnostikoa egin behar duen profesionalari irudiak aurkezteko.

Talde honek hobekuntza garrantzitsuena moduan dosien gutxitze sistema modernoa aurkezten du, horrela, pazienteentzako dosi osoa 2,5 mGy azpitik dago, ohiko mamomografia baten ordenan. Mamografo honekin urtean batez beste 35.000 paziente aztertuko direla baiesten da.

Mamografoa baita eskaner berria ere PACSera (picture archiving and comunications system) loturik egongo dira, Araba ESI osorako jada bateratua dagoena; honek ahalbideratuko die erakunde osoko Erradiodiagnostiko Zerbitzuko profesionalei lortutako irudien fluxurako sarbidea. Horrek guztiak ahalbideratuko du ahalik eta denbora gutxien diagnostiko medikoa egitea.

Bestalde, 2018ko urtarrilean AUO Txagorritxuko Larrialdietako zerbitzuko erradiografia gela ordeztu da zuzeneko erradiologia digitaleko gela batez, zapaieko zintzilikatzailea duena, autotracking sistema eta wifi erako ari gabeko bi detektagailuduna. Teknologia honek erradiografia auto kontzentrazioa ahalbideratzen du eta detektagailu batzuk ditu wifi bidez paziente guztiei egindako irudi guztiak bidaltzen diena, operadorearen estaziora bidaltzen ditu eta honek larrialdi gelako eguneroko lana ikaragarri arintzen du. Tresna honekin batez beste urteko 56.000 erradiografia egingo direla berresten da.

ETIQUETAS: , , , , , , , ,


Publica tu comentario

Te invitamos a publicar tu opinión sobre esta noticia. El sistema de comentarios es ofrecido por Facebook y funciona bajo sus condiciones de servicio.


     

Contacto - Aviso legal - Privacidad y protección de datos
© 2016-2018. Todos los derechos reservados