Euskalmet-ek eguraldi haizetsua eta euritsua iragarri du Urte Zahar eta Urte Berri egunetarako

Euskalmet-en arabera, bihar, larunbata, egun lasaia eta egonkorra izango dugu, eta goizeko lehenengo orduetan behe-lainoa izango bada ere, eguna aurrera joan ahala eguraldi eguzkitsua izango da, hego-mendebaldeko haizea nagusiko da eta barrualdean tenperaturak 15ºC-ra iritsiko dira eta kostaldean 18-19ºC-ra.

Urte Zahar egunean, berriz, eguerdira arte indartsu ibiliko da hego-mendebaldeko haizea, eta mendi aldeetan haize-boladak 90-100 km/h ingurukoak izan daitezke. Tenperaturak 13-15º C inguruan mantenduko dira barrualdean, eta kostaldean 15ºC-tik gorakoak izango dira.

Arratsaldean fronte hotz bat iritsiko da Euskadi-ra, eta haizeak ipar-mendebaldera egingo du. Kostaldean haize-kolpe handiak izan daitezke eta euri-zaparrada mardulak bota ditzakete. Kantauri isurialdean ekaitzak ere sor litezke eta txingorra egin dezake. Fronteak altueran aire hotza eta elur-maila jaistea ekarriko du, eta gauean 1000-1200 metrotan kokatuko da.

Astelehenean, Urte Berri eguneko goizaldean atertu egingo du seguruenik, eta hodeiak saretzen joango dira, batez ere barrualdean. Horren ondorioz tenperatura minimoek behera egingo dute, barrualdean bereziki, eta 0-5º ingurukoak izango dira, eta tenperatura maximoak, berriz, 10-15º C ingurukoak.

Arratsaldean espero da beste fronte bat iristea Euskadi-ra, eta Kantauri isurialdera euria ekarriko du. Mendebaldeko haizeak gogor joko du batez ere haizearen eraginpeko eremuetan.

LEE TAMBIÉN:  BIDEOA. Ogasun eta Ekonomia sailak 50,8 milloi euroko aurrekontua izango du 2018an

ETIQUETAS: , , , , ,


Publica tu comentario

Te invitamos a publicar tu opinión sobre esta noticia. El sistema de comentarios es ofrecido por Facebook y funciona bajo sus condiciones de servicio.


     

Contacto - Aviso legal - Privacidad y protección de datos
© 2016-2018. Todos los derechos reservados