Gazte bat atxilotu dute bere bikotekide ohiaren aurkako sexu-erasoagatik Errenterian

Errenteriako Ertzain-etxeko agenteek 19 urteko gazte bat atxilotu zuten joan den ostegunaren, hilaren 28an, bertako etxe batean egindako sexu-erasoa leporatuta.

Neskak Ertzaintzaren aurrean jarritako salaketaren arabera, erasoa joan den asteko asteazken gauean gertatu zen. Biktima bere etxeko atea irekitzera zihoala, bikotekide ohia hurbildu zitzaion eta etxean sartzera behartu zuen. Ondoren, gazteak ustez sexualki eraso egin zion, eta telefono mugikorra ere kendu zion gertatutakoaren berri eman ez zezan. Biktima Donostia Ospitalean artatu zuen auzitegi-mediku batek.


Errenteriako Ertzain-etxean ikerketa jarri zuten abian ustezko sexu-erasoaren egilea identifikatzen eta aurkitzen saiatzeko. Horrela, ostegun gauean atxilotu zuten ertzainek 19 urteko gaztea, ustezko sexu-erasoa leporatuta. Epailearen aurrera eraman ondoren, espetxean sartzeko agindua eman zuen honek.

         

EN DIRECTO | VÍDEOS | AUDIOS | EXCLUSIVAS | ENTREVISTAS | REPORTAJES

Publica tu comentario

Te invitamos a publicar tu opinión sobre este contenido. El sistema de comentarios es ofrecido por Facebook y funciona bajo sus condiciones de servicio.