#GoazenNeskak: Emakumeen kirolaren agerikotasuna areagotzeko kanpaina Donostian

Emakumeen kirola bultzatzea Donostia Kirolak bere plan estrategikoak markatzen dituen helburu garrantzitsuenetariko bat da, eta horretarako zenbait ekintza garatzen du, besteak beste, dirulaguntzen politikan, kirol guneen erreserbak emateko garaian eta baita komunikazio eta sentsibilizazio alorrean ere.

Ildo honetan, azken urte hauetan Donostia Kirolak zenbait ekintza egin ditu hiriko emakumeen kirolari agerikotasun gehiago emateko asmoz, are gehiago kontutan izaten badugu emakumeen kirola Donostiako kirolaren bereizgarri garrantzitsua dela. Emakumeen goi-mailako kirolari buruzko Donostia Kirolak egindako azken ikerlan konparatiboak ondorioztatzen duen moduan, Donostia Estatuko hiriburuen artean lehen postua lortzen du biztanleriaren araberako emakumeen taldeen kopuruari dagokionez. Emakumeen lizentzia federatuen portzentajea urtez urte igotzen ari da, eta dagoeneko %30tik gora dago.

Hori dela eta, Donostia Kirolak komunikazio berri bat diseinatu du #GoazenNeskak lelopean, hiriko club eta kirolari nabarmenen laguntzarekin. Bideoan, eta kirolari hauen bitartez, hiriko emakumeen kirola definitzen dituen hitz batzuk azaltzen dira, klubek beraiek proposatutako hitzak direnak: berdintasuna, gainditzea, ahalegina, ilusioa, ahalduntzea, taldea, borroka, konpromisoa, laguntasuna, ondo pasatzea, grina eta errespetua.

Bideo honetan parte hartu dute Nora Orduña, Clara Azurmendi, Naroa Perez eta Miren Lazkano kirolariek eta Bera Bera, IDK Gipuzkoa, Atlético San Sebastián Softbol, Txuri Berri Curling, Real Sociedad Hockey, Real Sociedad Futbola, Kaiarriba eta Txuri Urdin kirol elkarteek, baina Donostia Kirolak emakumeen kirolaren alde lan egiten duten klub guztiei eskertzeko omenaldia bat izatea nahi du ere.

Kanpaina hau beste zenbait komunikazio ekintzekin ere osatuko da, besteak beste, #GoazenNeskak leloa duten panelak kirol pistetan jarrito dira eta baita bestelako publizitate ekintzak ere.

LEE TAMBIÉN:  El púgil de Etxebarri Jon Fernández entra con fuerza en el ranking europeo tras derrotar a Mikael Mkrtchyan

ETIQUETAS: , , , , , , ,



SIGUE AQUÍ: Toda la actualidad informativa con Ikusle en Facebook

PUBLICA TU COMENTARIO

Te invitamos a publicar tu opinión sobre esta noticia. El sistema de comentarios es ofrecido por Facebook y funciona bajo sus condiciones de servicio.


     



↑ Subir

Publicidad - Contacto - Aviso legal - Privacidad y protección de datos
© 2016-2017. Todos los derechos reservados