Donostiako Federico Garcia Lorca pasealekuko radar-a gaur jartzen da martxan

Federico Garcia Lorca pasealekuko radar-a gaur jartze da martxan. Gailua pasealekuaren 9.zenbakian dago jarrita eta azkeneko hilabetean kalibrazio eta froga fasean egon da. Eta kutxa horren eta Loiolako Erriberetako kutxaren artean aldatzen joango da, azken hau bidegorriaren ondoan dago kokatuta, 14-18 portaleen ondoan, hiriko sarreran.

Mugikortasun eta Garraio zinegotzi Pilar Aranak azaldu du, bide-anitzeko radarra dela, hau da, ibilgailu bakoitzaren abiadura neurtu dezake, nahiz eta bi ibilgailu parean joan eta, gainera, gauez ere abiadura modu horretan neurtu dezake. Era berean, Aranak honakoa gogoratu du: “Radarraren kokalekua erabaki zen behin abiaduraren, trafiko kopuruaren eta hirian trafiko gehien dauden orduen gainean egindako azterketaren emaitzak kontuan hartuta. Eta azterketa horren emaitzak honakoa erakutsi zuten: ibilgailuen erdia baino gehiagok baimendutako abiadura gainditzen zuten (50 km/h)”.

Neurketa horiekin batera, Mugikortasun departamentuak kontuan hartu ditu bi gune horietako auzo-elkarteen eskaerak. Eta auzo-elkarteek eskatzen zuten neurriak hartzeko bi bide horietan abiadura moteltzeko. Horrenbestez, Pilar Aranak segidakoa esan du: “Radar honen helburua da gidariek hirian abiadura gutxitzea”. Eta halaber, gogoratu du, baimendutako abiadura gainditzeagatik jarri daitezkeen isunak 100 eta 600 euro artekoak direla, eta horri gehitu behar zaio gida-baimenaren puntuak galtzeko aukera dagoela, segun eta zenbat gainditzen den baimendutako abiadura.

LEE TAMBIÉN:  VÍDEO. RT asegura que el independentismo vasco cuenta "con una larga tradición democrática"

ETIQUETAS: ,



PUBLICA TU COMENTARIO

Te invitamos a publicar tu opinión sobre esta noticia. El sistema de comentarios es ofrecido por Facebook y funciona bajo sus condiciones de servicio.


     



↑ Subir

Publicidad - Contacto - Aviso legal - Privacidad y protección de datos
© 2016-2017. Todos los derechos reservados