Foru Aldundiak Araba Plus programa abiarazi du 60 gazte langabeturi turismoko prestakuntza emateko

Arabako Foru Aldundiak aste honetan abiaraziko du Araba Plus programa, bazterturik geratzeko arriskuan diren 60 gazte langabeturi turismoaren arloko prestakuntza eskaini eta sektoreko enpresetan praktikak egiteko aukera emanez, lan merkatuan sartu ahal izan daitezen. Parte hartzaileek 3. mailako ziurtagiri profesional bat eskuratuko dute, eta 1.500 euroko beka bat jasoko dute.

Cristina González Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Saileko diputatuak gaur iragarri du, Arabako Batzar Nagusietan, programa hori abiarazteko asmoa, eta haren edukiaren, faseen eta gauzatzeko egutegiaren berri eman du. Proiektua gaur abiatuko da, izena emateko epea hasita, eta datorren urtearen amaieran amaituko da, 2018an, lanbide praktikekin.

“Agintaldiaren hasieran konpromisoa hartu genuen kanpoko finantzaketa bilatzeko, langabeziaren aurka egiteko tresna gehiago eta hobeak edukitzearren, eta hara hemen emaitzak. Araba plus programak 438.000 euroko aurrekontua dauka eta europar funtsek jarriko dituzte diruok, langabezian diren arabarrek jasoko dituztelarik onurak”, nabarmendu du.

LEE TAMBIÉN:  Una kilométrica manifiestación recorre Barcelona para pedir la liberación del Govern y los Jordis

ETIQUETAS: , , , ,



SIGUE AQUÍ: Toda la actualidad informativa con Ikusle en Facebook

PUBLICA TU COMENTARIO

Te invitamos a publicar tu opinión sobre esta noticia. El sistema de comentarios es ofrecido por Facebook y funciona bajo sus condiciones de servicio.


     



↑ Subir

Publicidad - Contacto - Aviso legal - Privacidad y protección de datos
© 2016-2017. Todos los derechos reservados