BIDEOA. Eusko Jaurlaritzak oniritzia eman dio 2017-2020 Enplegu Plan Estrategiko berriari

Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak aurkeztu duen 2017-2020 Enplegu Plan Estrategikoari; bertan, Eusko Jaurlaritzaren barruan enplegua sustatzeko zerbitzuak eta programak gauzatzen dituzten sailen lan-gidalerroak zehazten dira, enplegua modu zabalean ulertuta, alegia, lanaren, hezkuntzaren eta sustapen ekonomikoaren dimentsioekin lotutako alderdiak ere jasotzen dituela. Artolazabalek azaldu duenez Gobernu Kontseiluaren ondoren egin den prentsaurrekoan, “enplegu-politikak gizarte- eta erakunde-lidergoa behar du, esanguratsua izango dena; izan ere, gure herrialdearen lehiakortasun-estrategiaren zati bat da. Gainera, hazkuntza ekonomiko jasangarria lortzeko eta egonkortasun eta kohesio sozialak izateko funtsezko tresnak ditu”.

Artolazabalek azaldu du, maila kuantitatiboan, “helburu estrategikoak honako hauen eraginetan zehazten direla: egungo langabezia-tasa etengabe murriztea, harik eta 2020ko azken hiruhilekoan % 10etik beherakoa izan arte; 2017-2020 aldian 45.000 enplegu sustatzea eta, horretarako, enpresa berriak sortzea; aukera gutxiago duten pertsonei zuzendutako kontratazioaren pizgarriak abian jartzea; eta errehabilitazioaren sustapen publikoa egitea, enplegua sortzeko sektore intentsibo gisa. Era berean, lan-aukera eskaintzen zaie 20.000 gazteri, 2017-2020” aldian zehar.

Bestalde, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak azaldu duenez, Gobernu Kontseiluak Euskadin ikerketa zientifiko eta teknologikoa bultzatzeko lau programa onartu ditu. Programa horiek 3,6 milioi euroko inbertsioak dituzte, eta Zientzia eta Teknologiaren Euskal Plana 2020 izenekoan daude bilduta.

Honako hauek dira programak: Berrikertu, ikertzaileen kontratazioa babesteko programa; Unibertsitate-ikerketa, oinarrizko ikerketako eta ikerketa aplikatuko proiektuak babesteko eta euskal unibertsitateetan ikerketa eta berrikuntza teknologikoa babesteko programa; Ikerbasque Zientziarako Euskal Fundazioaren “i2basque” sare akademikoa berritzeko plana; eta Elikaduraren teknologiak, elikaduraren teknologien esparruko ikerketa-programa, AZTI zentro teknologikoan.

Bestalde, hedabideek galdetuta, Erkorekak ziurtatu du Eusko Jaurlaritzak “interes nabarmena” duela ”irtenbide tekniko egoki” bat bilatzeko Mercedes-Benz-en tributaziorako edo “sozietate-egitura konplexua” duten antzeko enpresen tributaziorako. Izan ere, “erabateko lehentasuna” da Euskal Exekutiboarentzat. Hala, gogora ekarri du Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoaren bileran, joan den maiatzekoan, lan-mahai bat eratzea adostu zela Kontzertuan doituko den irtenbide bat emateko, eta horretan ari dira bi erakundeak “elkarlanean”.

LEE TAMBIÉN:  Trever Aritz (KFA Euskal Herria): "El armamento nuclear norcoreano es estrictamente defensivo"

Bestalde, 2018ko Aurrekontuak onesteko negoziazioari dagokionez, Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak gogorarazi du Legebiltzarrean zuzenketak aurkezteko epea bihar bukatzen dela eta Exekutiboa lanean ari dela “epe laburrean” akordio batera iristeko.

Azkenik, Errioxako Gobernuak Euskadiko Sozietateen gaineko Zerga berriaren aurkako errekurtsoa auzibidez aurkezteko posibilitateari buruz galde egin zaionean, Erkorekaren ustez “gutxi pentsatutako” jokaera da hori, xedapena oraindik onartzeko dagoela kontuan hartuta. “Nolanahi ere, zeharo deigarria da inolako kexarik adierazi ez duenak, hain zuzen ere sozietateen gaineko zerga azken urteetan Errioxan handiagoa izateagatik Euskadirenaren aldean, aurkaratzea iragarri izana Euskadin Errioxan baino baxuagoa izatearen suposizioan”.

ETIQUETAS: , , ,



SIGUE AQUÍ: Toda la actualidad informativa con Ikusle en Facebook

PUBLICA TU COMENTARIO

Te invitamos a publicar tu opinión sobre esta noticia. El sistema de comentarios es ofrecido por Facebook y funciona bajo sus condiciones de servicio.


     



↑ Subir

Publicidad - Contacto - Aviso legal - Privacidad y protección de datos
© 2016-2017. Todos los derechos reservados