Euskarak enpresa munduari balio erantsia ematen diola azpimarratu du Rementeriak Lauaxeta Sarien ekitaldian

Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusiak Lauaxeta 2017 ohorezko saria eman die Bizkaiko lan munduan euskararen erabilera areagotzeari ekin dioten Eika, Batz, MAaier eta Cikuxatxo sozietate kooperatiboei eta Industria de Turbo Propulsores ITP sozietate anonimoari.

Rementeriak adierazi duenez “balio erantsia eskaintzen dauen industria eta enpresa berritzaileak eta modernoak ditugu. Eta euskara erabiltzeak ere balio erantsia emoten deutso zuen egitekoari. Kalitatea eta lehiakortasunean irabazia emoten dauela uste dot, zinez. Euskarak gehitu egiten dauela esan nahi dot. Bere hizkuntza zaintzen dauen enpresa bat, arima dauen enpresa bat da. Eta hori, mundu globalizatu honetan gero eta estimatuagoa da”.

Asko badira Bizkaian euskararen aldeko apustua egin duten orotariko enpresa eta lantegiak, gaur horietariko bost saritu nahi izan ditu Aldundiak, beraien ibilbidea beste askorentzat ere eredugarri izan daitekeelako.

Sari honekin Aldundiak euskararen geroa bermatzeko hain funtsezkoa den lan arloan euskararen aldeko ekimenetan aintzindari eta eredu izateaz gainera, gaur egun ere gure hizkuntzaren aldeko apustuari sendo eta irmo eusten diotela saritu nahi izan du.

Honen harira, Ahaldun Nagusiak konpromiso publikoa hartu du euskararen bizi indarra sendotzen jarraitzeko.

Lorea Bilbao Euskara eta Kultura diputatuak Poesiako Lauaxeta Saria eta Ikus-entzunezkoen Lauaxeta Saria eman ditu.

Poesiaren alorrean, 35 urtetik gorakoen Lauaxeta Saria “Dorrearen eta penduluaren arteko ituna” poema bildumaren egile den Amaia Iturbide Mendinuetak jaso du.

Bestalde, Lauaxeta Ikus-entzunezkoen Saria “Ama nora goaz” ikus-entzunezkoaren zuzendari Iban Gonzalez Pagaldayk jaso du.

Sari hauen bitartez, euskara eta euskal kultura sustatu, zabaldu eta normaltzeko ahalegin berezia egin duten pertsonak, kolektiboak eta erakundeak publikoki aintzatesten dira. Esteban Urkiaga “Lauaxeta” idazlearen izena daukate, haren figura unibertsala aldarrikatzeko asmoz.

LEE TAMBIÉN:  Atxilotua poliziak jazarri ondoren lapurtutako motor bat gidatzeagatik Irunen

Epaimahiaren hitzetan, “Ama nora goaz” kontatu beharreko istorioa da, gerra oso gutxitan kontatu baita emakumeen ikuspuntu eta bizipenetatik. Eta hala egin ez eze, ederto uztartzen ditu plano erreala eta plano sinbolikoa, oroimen kolektiboak ahanzturaren aurka daukan ahalmena azpimarratzen eta, aldi berean, sentipenei lehentasuna ematen dielako, bai begiraden indarra agerira ekarriz baita dantza sentipen horien metafora lez erabiliz.

Epaimahaiaren iritziz: “Izenburuan ageri diren sinboloek dotore biltzen dute lanaren muina: dorrearen irmotasuna eta penduluaren oreka dinamikoa, buru-bihotz arteko loturen isla.

Sinbologia sendoaz eraturiko bere kode propioa darabil autoreak lan honetan. Bere-bereak dituen irudi eta ezinegonen ondotik, atalkako begirada zatikatua nabarmentzen da bere mundua bereganatzeko eran: atzean utzitako lorratzak, gauzek norbanakoan landuriko zantzuak, paisaia urrunak zein hurbilak eta garaikideak…

Atal guztiak dotorezia handiz elkartzen ditu, puzzle edo mosaiko modura, beti ere, arteari eta mitologiari loturiko aipamenak albora utzi gabe. Era honetara, existentziaren saminak arkitektura gisa egituratzeko trebetasuna erakusten du, berriz ere.”

ETIQUETAS: , , , ,



SIGUE AQUÍ: Toda la actualidad informativa con Ikusle en Facebook

PUBLICA TU COMENTARIO

Te invitamos a publicar tu opinión sobre esta noticia. El sistema de comentarios es ofrecido por Facebook y funciona bajo sus condiciones de servicio.


     



↑ Subir

Publicidad - Contacto - Aviso legal - Privacidad y protección de datos
© 2016-2017. Todos los derechos reservados