Espetxean sartu dute Bermeon genero-indarkeria eta sexu-erasoa leporatuta atxilotutako gizonezkoa

Igandea, arratsaldeko azken orduan, sartu zuten espetxean, Gernikako Epaitegiaren esku jarri ondoren, Ertzaintzak, genero-indarkeria eta sexu askatasunaren aurkako delitua leporatuta, larunbatean Bermeon atxilotu zuen 34 urteko gizonezkoa.

Abian jarritako ikerketaren arabera, ustezko erasotzaileak, biktimaren bikotekide ohia denak, larunbat goizaldean Bermeoko taberna batean ikusi zuen emakumea. Biktima eta berarekin zegoen gizonezkoa establezimendutik irten ziren, eta kalean zihoazela erasotzailea bere autoan hurbildu zitzaien, eta emakumea autoan sartzera behartu zuen bortxaz. Emakumearekin zihoan gizonezkoa ere igo zen autoan.

Jarraian, erasotzaileak industrialde batera arte gidatu zuen autoa, eta bertan biktimari eraso egiten eta kolpeak ematen jarraitu zuen. Beste gizonezkoak gaitzetsi egin zion bere jarrera, baina mehatxupean alde egin behar izan zuen. Erasotzaileak mehatxupean eta koakziopean sexu-harremana izatera behartu zuen emakumea, bere borondatearen kontra, auto barruan.

Lekukoak ohartarazita, Gernikako Ertzain-etxeko agenteak erasotzailearen bila hasi ziren, eta autoa adierazitako industrialdean aurkitu zuten biktima eta erasotzailea barruan zeudela. Larunbat goizeko zortziak aldera, agenteek atxilotu egin zuten ustezko erasotzailea genero-indarkeria eta sexu-erasoa leporatuta.

LEE TAMBIÉN:  Gipuzkoa reforzará la marca turística San Sebastián Region como su principal reclamo

ETIQUETAS: , , , ,



SIGUE AQUÍ: Toda la actualidad informativa con Ikusle en Facebook

PUBLICA TU COMENTARIO

Te invitamos a publicar tu opinión sobre esta noticia. El sistema de comentarios es ofrecido por Facebook y funciona bajo sus condiciones de servicio.


     



↑ Subir

Publicidad - Contacto - Aviso legal - Privacidad y protección de datos
© 2016-2017. Todos los derechos reservados