Muskizen atxilotu zuten Santurtzin urtarrilaren 1ean egon zen sastakatzearen ustezko egilea

Ertzaintzako agenteek, igande gauez, Muskizen, 28 urteko gazte bat atxilotu zuten, arma zuriz eginiko lesioen delitu baten ustezko egile zelakoan, horiek urtarrilaren 1eko goizean gertatu ziren, Santurtzin. Biktimak, 21 urteko beste gazte batek, zenbait zauri zituen toraxean eta lepoan, eta Gurutzetako ospitaleko ZIUn artatu zuten.

Urtarrilaren 1ean, 10:40ean, oharra jaso zen telefonoz, 112 larrialdietako zenbakian; anbulantzia bat eskatu zen Santurtzirako, bularretik eta lepotik odoletan zebilen pertsona bat artatzeko. Antza denez, borroka bat egon zen Santurtziko Mendizabal Kapitainaren kalean, eta, haren ondorioz, zauritutako gazteak arma zuriz eragindako zenbait lesio zituen.

Osasun-baliabideek biktima egonkortu zuten bertan lekuan, eta, gero, anbulantziak zauritua Gurutzetako Ospitalera eraman zuen; bertan ospitaleratu zuten, Zainketa Intentsiboen Unitatean.

Ertzaintza, bestalde, ikerketak egiten hasi zen, gertatutakoa argitzeko. Ikerketetan, agenteek tartean izan ziren pertsonak edo gertakarien lekuko izan zirenak identifikatu ditu edo aitorpena hartu die.

Polizia-lana igandean amaitu zen, urtarrilaren 7an, gauerdia baino pixka bat lehenago; Muskizen atxilotu zuten arma zuriz eginiko erasoaren ustezko egilea. Egileak pertsonen kontrako delituen aurrekariak ditu. Atxilotua epailearen esku jarriko da gaur, asteartean.

LEE TAMBIÉN:  VÍDEO. Un joven recibe una brutal patada durante una pelea en los voladizos de La Concha de San Sebastián

ETIQUETAS: , , , , ,


JARRAITU HEMEN: Ikusle-rekin azken albisteak Facebook-en bidez

Publica tu comentario

Te invitamos a publicar tu opinión sobre esta noticia. El sistema de comentarios es ofrecido por Facebook y funciona bajo sus condiciones de servicio.


     



↑ Subir

Publicidad - Contacto - Aviso legal - Privacidad y protección de datos
© 2016-2018. Todos los derechos reservados