Ertzaintzako agenteek 17 urteko gizonezko bat atxilotu zuten ebasketa-delituaren akusaziopean Ordizian

Egintzak atzo, astelehena, arratsaldeko bostak eta gero gertatu ziren Ordiziako erdialdean. Ordu horretan, bi emakume elkarrekin zebiltzan Nafarroa kalean, horietako bat gurpil-aulkian zihoan, minusbaliotasun baten ondorioz.

Jasotako salaketan aditzera ematen denez, minusbaliotasuna duen emakumea, beste emakumearen laguntzarekin, pixka bat ibiltzeko jaiki zenean, emakumeek gurpil-aulkiaren eserlekuan utzi zituzten haien poltsak. Gizonezko batek inguruabar hori baliatuta, lasterka poltsak ebatsi, eta ihes egin zuen bertatik.

Minutu gutxira, Ertzaintzaren koordinazio-zentroa agenteei gertatutakoaren berri ematen ari zitzaienean, herritarren segurtasunerako patruila batek ustezko egilearen ezaugarriekin bat zetorren gizonezko bat ikusi zuen. Hura identifikatzera hurbildu zirenean, susmagarriak lasterka ihes egin zuen; alabaina, pixka bat geroago, Urdaneta kalean harrapatu ahal izan zuten, eta atxilotu egin zuten.

Ustezko egilea atxilotu zuten unean, ertzainek 17 urteko gizonezkoari esku-dirua eta zenbait ondasun atzeman zizkioten, itxuraz ebasketaren harrapakinak. Era berean, inguruak miatu, eta ebatsitako poltsak aurkitu zituzten. Ihes egitean, gaizkileak dirua eta baliozko objektuak hartu, eta poltsak lurrera bota zituen.

ETIQUETAS: , , ,



PUBLICA TU COMENTARIO

Te invitamos a publicar tu opinión sobre esta noticia. El sistema de comentarios es ofrecido por Facebook y funciona bajo sus condiciones de servicio.


     



↑ Subir

Publicidad - Contacto - Aviso legal - Privacidad y protección de datos
© 2016-2017. Todos los derechos reservados