Hiru atxilotu indarra erabiliz establezimendu batean lapurreta egiteagatik Gasteizen

Gasteizko Ertzain-etxeko agenteek 19, 20 eta 22 urteko hiru gazte atxilotu dituzte goizaldean, barrura sartu eta lapurreta egiteko establezimendu bateko kristala apurtzea leporatuta.

Ertzaintzaren prentsa bulegoaren arabera, lapurreta bart 00:15ean gertatu da, Gasteizko Koroatze auzoko saltoki batean. Alarma-zentral batetik Ertzaintzari jakinarazi diote hainbat pertsona sartu direla saltoki batean indarra erabiliz eta burua estalita.

Bertaratu direnean, agenteek ikusi dute dendako kristala apurtuta zegoela, eta ustezko lapurrek itxuraz alde egin dutela aldameneko kaleetan barrena. Era horretara, susmagarrien deskribapen fisikoa bazutenez, eta beste baliabide batzuen laguntzaz, agenteek hiru gazteak atzeman dituzte. Hiru atxilotuei indarra erabiliz lapurreta egitea leporatu zaie, eta gaur eraman dituzte Gasteizko epaitegira.

ETIQUETAS: , ,



PUBLICA TU COMENTARIO

Te invitamos a publicar tu opinión sobre esta noticia. El sistema de comentarios es ofrecido por Facebook y funciona bajo sus condiciones de servicio.


     



↑ Subir

Publicidad - Contacto - Aviso legal - Privacidad y protección de datos
© 2016-2017. Todos los derechos reservados