Bi atxilotu adin handiko gizonezko bati 87.000 euroko iruzurra egiteagatik Andoainen

Hernaniko Ertzain-etxeko agenteek bi gizonezko atxilotu dituzte iruzur-delitu etengabearen akusaziopean. Atxilotuek Andoaingo adin handiko gizonezko bati iruzurra egin diote, 87.000 euro baino gehiago balio zuten liburuak erosteko. Biktima dirurik gabe geratu, eta dirua eskatu behar izan zuen mailegu-entitateetan.

Egintzak 2012. urtean gertatu ziren. Biktimak telebista bat erosi ondoren, bi gizonezko hurbildu ziren Andoaingo haren etxebizitzara, eta, iruzur bidez, lortu zuten liburuak erosteko zenbait dokumentu sinatzea. Gero, konbentzitu zuten hurrengo bost urteetan beste bilduma batzuk erosten jarraitzeko.

Hartara, iruzurgileek, une horretara arte, 87.000 euro inguruko irabazkinak lortu zituzten. Biktimak eskudirutan ordaintzen zien, haren etxebizitzara egiten zituzten bisitetan. Azkenean, egoera horren ondorioz, biktima banku-kontuan dirurik gabe geratu zen, eta mailegu-entitateei kredituak eskatu behar izan zizkien.

Biktimarekin telefono bidez izandako azken harremanean, iruzurgileek adierazi zioten ezin zutela bere etxera joan eskuan kobratzeko, eta kontu-zenbaki batera 5.000 euroko transferentzia egitea eskatu zioten. Kudeaketa hori egiteko, finantza-erakundearekin harremanetan jarri zenean, bankuko kudeatzaileek jakinarazi zioten iruzur baten biktima izan zitekeela, eta gomendatu zioten Ertzaintzari salaketa aurkeztea.

Salaketa aurkeztutakoan, Hernaniko Ertzain-etxeko agenteek bidezko ikerketa hasi zuten, bi iruzurgileak identifikatzeko. Ikerketaren barruan, kontrol- eta zaintza-dispositiboak antolatu zituzten biktimaren etxebizitzaren inguruetan.

Joan den ostegunean, bi susmagarriak aurkitu, eta atxilotu zituzten. 34 eta 36 urteko bi gizonezko ziren. Epailearen aurrera eraman dituzte, ustezko iruzur-delitu etengabearen eta agiriak faltsutzearen ustezko delituaren akusaziopean. Izan ere, eskaintzen zituzten produktuen enpresa hornitzaileak bere jarduerari utzi zion.

ETIQUETAS: , , ,



PUBLICA TU COMENTARIO

Te invitamos a publicar tu opinión sobre esta noticia. El sistema de comentarios es ofrecido por Facebook y funciona bajo sus condiciones de servicio.


   

Publicidad - Contacto - Aviso legal - Privacidad y protección de datos
© 2016-2017. Todos los derechos reservados