Bi atxilotu labanarekin mehatxatuta lapurreta egiteagatik Arrasaten

Deba-Urolako Ertzain-etxeko agenteek 23 eta 22 urteko bi gazte atxilotu zituzten atzo gauean, beldurra erabiliz lapurreta egitea leporatuta. Bi inplikatuek arma zuri batekin mehatxatu zuten beste gizonezko bat kalean, eta dirua eskatu zioten.

Prentsa bulegoaren arabera, atzo gertatu zen, 20:35ean, Arrasateko Biteri etorbidean. Ertzaintzak abisua jaso zuen bi gizonezkok, horietako batek eskuan labana hartuta, beste bat mehatxatu zutela eta dirua kendu ziotela esanez.

Herritarren babeserako patruila bat berehala joan zen esandako lekura, eta ustezko lapurrek hartutako noranzkoan miatu zuten herrigunea. Agenteek berehala identifikatu eta atxilotu zituzten Arrasateko merkatuaren inguruan bi gizonezko, emandako datuen arabera deskribapenarekin bat zetozenak.
Bi atxilotuek dituzte polizia-aurrekariak, eta Bergarako guardiako epaitegira eraman dituzte.

ETIQUETAS: , , ,



PUBLICA TU COMENTARIO

Te invitamos a publicar tu opinión sobre esta noticia. El sistema de comentarios es ofrecido por Facebook y funciona bajo sus condiciones de servicio.


     



↑ Subir

Publicidad - Contacto - Aviso legal - Privacidad y protección de datos
© 2016-2017. Todos los derechos reservados