Zerbitzuz kanpo zegoen ertzain batek lapur bat harrapatu zuen Bilbon

Zerbitzuz kanpo zegoen Ertzaintzaren agente batek esku hartu zuen atzo, Bilbon, 25 urteko gizonezko baten atxiloketan. Gizonezko horri indarra erabiliz egindako lapurreta-delitu bat, lesio arinen beste delitu bat eta agenteen kontrako ustezko atentatu-delitu bat egozten zaizkio. Egintzen egileak, Zorrotza auzoko higiezin bateko igogailuan, indarra erabiliz kendu zion emakume bati lepoan zeraman katea.

Egintzak asteartean, arratsaldeko ordu bata eta erdian, gertatu ziren Bilboko Abaro estrata kalean. Laurogei urte beteak dituen emakume bat higiezin bateko igogailuan sartu zen, eta atzetik gizonezko gazte bat ere bai. Igogailuan, gazteak tirakada handi batez kendu zion lepoan zeraman katea eta domina, eta lasterka ihes egin zuen bertatik.

Emakumea lapurraren atzetik irten zen kalera, laguntza eske. Zerbitzuz kanpo zegoen Ertzaintzaren agente batek egoera ikusi, eta gizonezkoa harrapatu eta geldiarazi zuen. Polizia zela esan zion. Egintzen ustezko egilea indarka aritu zen agentearekin eta, ihes egiten saiatzeko ahaleginean, agenteari jo zion; edonola ere, ertzainak gizonezkoa kontrolatu ahal izan zuen. Une horretan, herritarren babeserako patruila bat iritsi, eta ustezko lapurraz arduratu zen. Indarra erabiliz egindako lapurreta-delitu baten, lesio arinen delitu baten eta agenteen kontrako atentatu-delitu baten akusaziopean atxilotu zuten.

LEE TAMBIÉN:  Coronavirus: Urkullu logra expulsar a la UME de una Euskadi con 765 contagiados y 40 muertos

Zerbitzuz kanpo zegoen agentea osasun-zentro batean artatu behar izan zuten. Bestalde, lapurretaren biktima izan zen emakumeak lepoa gorritua zuen, baina ez zuen laguntza medikorik behar izan. Atxilotuak delitu-aurrekariak ditu, eta Bilboko epaitegira eraman dute.

         

EN DIRECTO | VÍDEOS | AUDIOS | EXCLUSIVAS | ENTREVISTAS | REPORTAJES